Elkarrekin Podemos IUk Bizkaiko ‘Arartekoa’ sortzea proposatu du, Bizkaiko enpresen nazioartekotzea kontrolatzeko

Bilbao, 2021eko otsailaren 2a

Zer egiten dute gure enpresek kanpoan? Bizkaiaren nazioartekotze-ereduak gogoan al ditu Giza Eskubideak? Nola egokitzen dira genero-berdintasuna bezalako helburuak atzerriko plan estrategikoetan? Ingurumena eta ekosistemak errespetatzen dira? Nola sustatzen dute energia eskuragarria eta ez-kutsagarria erabiltzea? Horretarako, Elkarrekin Podemos IUk Bizkaiko Batzar Nagusietan Arazu Besteko Proposamen bat erregistratu du, Bizkaian ombudsmanaren figura sortzea proposatzen duena, defentsa-organo bat, «Nazioartekotzearen Ararteko» moduko bat, zeinaren egiteko nagusia baita «Bizkaiko enpresen nazioarteko jarduera aztertzea eta jarraipena egitea, Garapen Iraunkorraren Helburuak eta Giza Eskubideak errespetatzearen ikuspegitik», Israel Escalante Mesonek batzarkideak azaldu duenez.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Paz con Dignidad eta OMAL egindako eskaeran oinarritutako proposamena da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzari eta aldundiei eskatzen diete «giza garapen jasangarriko irizpideak sar ditzatela enpresak nazioartekotzeko politiketan». https://omal.info/spip.php?article9344 eta https://omal.info/spip.php?article9343

Gainera, koalizioak Diputazioari eskatzen dio lizitazioetan eta hitzarmenen sinaduretan «alderdi guztiek beren gain har eta berrets dezatela 2030 Agenda, erreferentzia juridiko eta legal gisa, baita dagoeneko nahitaezkoak diren klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei buruzkoak ere», eta bereziki eskatzen dio Sustapen Ekonomikoko Departamentuaren hitzarmenak sinatzean, «aldeek beren gain har eta berrets dezatela Giza Eskubideen nazioarteko esparrua  erreferentzia juridiko eta legal gisa». Era berean, «Ekonomia Sustatzeko Sailean gaur egun indarrean dauden hitzarmen guztiak berrikusteko» eskatu dute, «Laster luzatu, eguneratu edo berrituko diren kontratu eta hitzarmenetan akordio hori kontuan hartzeko».

Badago lege-esparru bat dagoeneko. 2017an, Bizkaiko Foru Aldundiak kontratazio prozeduran klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei buruzkoak txertatzeko Erregelamendu Betearazlea aurkeztu zuen, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legera egokituz, zeinak 2014/23/EB eta 2014/24/EB Europako Zuzentarauen transposizioa egiten baitzuen. Gainera, legegintzaldi honen hasieran, Aldundiak azaldu zuen Agenda 2030en GJHak bere gain hartu zituela bere politiken oinarri gisa.

Elkarrekin Podemos-IUren ustez, funtsezkoa da Bizkaiko Foru Aldundia bezalako erakundeek beren gain hartzea eta sustatzea Garapen Iraunkorreko Helburuak beren politika guztietan.

Garapen Iraunkorrerako Helburuei (GIH) buruzko informazio gehiago: https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/development-agenda/ https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/objetivos-de-desarrollo-sostenible/

https://www.agenda2030.gob.es/