Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a
Akordioak hiru alderdi garrantzitsu ditu: «Ez dio erabat buelta ematen gazte jendeak etxe bat eskuratzeko duen arazoari baina zenbakitan hobetzen du Gaztelagun programa», azaldu du koalizioko legebiltzarkideak, Iñigo Martínez Zatónek.
Lehenengo konpromisoarekin, laguntza horien eskuragarritasun baldintzak hobetzen dira, eta izena emateko eskakizunak malgutzen. Abenduan, 11 laguntza baino ez zituzten eman 18-35 urteko mila gazteren artean; «horrek erakusten du laguntza horien eskuragarritasuna hobetzeko oso tarte zabala dagoela».
Gainera, bigarrenari helduz, gobernuak konpromisoa hartu du hileroko zenbatekoa goratzeko higiezin pribatuaren merkatuan dagoen errealitatera egokitzeko. Gaur egun, gazteek 250 euro jasotzen dituzte laguntza gisa hilean; alokairua, ordea, 850 euro dira Gasteizen, 1.000 euro Bilbon eta 1.200 Donostian. Orduan, ia ezinezkoa da etxe bat eskuratzea eta emantzipatzea», azpimarratu du Martínez Zatónek.
Azkenik, gobernuak Gaztelagun programaren aurrekontua doituko du eskakizunak betetzen dituzten eskarien kopurura, helburua izanik bakar bat ere ez gelditzea kanpoan; hala, behar duten eskatzaileek aukera izan dezatela laguntzaz gozatzeko edo gauza dadila etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa. Gaur egun, Gaztelagun programak laguntza hiru urtean jasotzeko muga du.
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU