Elkarrekin Podemosek gainerako taldeei eskatzen die “Katalunian jazotako gertakari larriak direla-eta” egindako adierazpen instituzional bati beren babesa eman ​diezaiotela

Elkarrekin Podemosek Alderdi Popularraren Gobernuak Kataluniako lurralde-arazoarekin egin duen kudeaketa gaitzestu du. Era berean, atzo, urriaren 1ean, ​indarkeria ​“neurriz ​eta ​legez ​kanpo” ​erabili ​zuela ​salatu ​du. Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk eta Equok osatzen duten legebiltzar-taldeak “Euskaditik ekarpen positibo bat egin nahi du, Katalunian jazotako gertakari larriak direla-eta”. Horregatik, aurreko asteetan adierazitakoari jarraikiz, gainerako taldeei eskatzen die bat egin dezatela “euskal gizartearen gehiengoa identifikatzen ​den ​testu ​batekin”, ​“akordio ​zabala” ​lortzeko ​pentsatuta ​baitago. Testuak era berean eskatzen du “Alderdi Popularraren Gobernuaren eta Kataluniako Governaren arteko komunikazio eta elkarrizketa politikoko bideak berrezartzeko”, eta azpimarratzen du garrantzitsua dela legezko bideak eta itunduak ​garatzea ​“herritarrek ​gai ​horiei ​buruzko ​erabakiak ​hartu ​ahal ​izateko”.