Erakundea

Lagun agurgarriak.

Web honen bitartez Ezker Anitzari ongi etorria eman nahi dizuegu. Irekia, anitza, integratzailea eta parte-hartzailea izan nahi duen proiektu politikoa. Horregatik, hemen, Ezker Anitzaren iritziak, ekintzak eta garrantzitsuena Euskadin, Espainian eta munduan gertatzen denaren inguruko iritziak elkar trukatzeko gunea.

Politika beste era batean egiteko gai izan behar dugu, hiritargoari ireki eta gure bulegoetatik eta instituziotatik irteten hasi eta web hau, hori lortzeko bide bat da.

Une honetan bizi dugun egoeran, non ongizate estatua desagertzeko zorian dagoen eta finantza diktadura  elkartasunean oinarritutako gizarteekin bukatu nahi duen, ezker alternatibo eta transformatzailea inoiz baino garrantzitsuagoa da gu bakarrik atrebitzen baikara askok pentsatzen dutena esatera, baina ozen eta argi entzun dadin ahalik eta jende gehien behar dugu, beraz, momentuz, mila esker honaino heltzeagatik. Osasuna eta errepublika.