Euskadiko koordinakundea

Euskadiko Asanbladen arteko zuzendaritza eta koordinazio organo gorena da. EZKER ANITZA – IUko gobernu, ordezkaritza, administrazio eta erabaki organo gorena da eta zuzenbide-gaitasun gehien dituen organoa da, ez baitu mugarik ekitaldi edo negozio juridikoren bat gauzatzeko, ez eta edozein mota edo jurisdikzioko Epaitegi batean aritzeko. Era berean, Administrazio Publiko guztien aurrean aritzeko gaitasuna du eta mota guztietako botereak eman eta eskumenak delegatzeko ahalmena du, bai eta bietako edozein bertan behera uzteko ere. Antolatutako alderdi eta korronteek bi ordezkari izango dituzte, beren afiliatuen eta pisu erlatiboaren arabera banatuko direnak.

Ondoko kideak izango ditu:

Euskadiko Asanbladak aukeratutako kideak. Bajaren bat egongo balitz horien artean, hutsunea aukeraketa egiteko aplikaturiko irizpideak aplikatuz beteko da.

Ahotsarekin baina botorik gabe parte hartuko dute Lurralde Koordinatzaileak (Euskadiko Koordinakundeko kide izendatuak izan ez badira), Arloko Koordinatzaileak eta Kontseilu Politiko Federaleko kideak.

Ohiko bilerak hiru hilean behin egingo ditu. Ezohikoak, Euskadiko Koordinakundeak edo Euskadiko KOLEGIATUAk deituta edo Euskadiko Koordinakundeko kidetako heren batek eskatuta. Azken kasu horretan, Euskadiko KOLEGIATUAk eskaria jaso eta hurrengo bilerara deituko du Euskadiko Koordinakundea, beti ere 20 egun naturaleko epearen barruan.