EZKER ANITZA – IUren subiranotasuna Euskadiko Asanbladan dago. Bera da bere politika orokorra zehazten duena.
Ohiko bilerak lau urtean behin egingo ditu. Ezohikoak, Euskadiko Koordinakundeko kideen % 60ak horrela erabakitzen badu edo EZKER ANITZA – IUko afiliatuen % 51k eskatuta. Euskadiko Asanblada osatzen dute:
Ahots eta botorekin:
Oinarrizko Asanbladetako ordezkariak, Euskadiko Koordinakundeak onarturiko arauen arabera. Ordezkari horiek aktiboki zein pasiboki aukeratzerakoan, Euskadiko Asanblada egiteko egunean gutxienez 60 egun natural afiliatuta daramatzaten pertsonek parte hartuko dute soilik.
Ahotsarekin:
Ordezkari izendatuak izan ez diren Euskadiko Koordinakundeko kideak.
Gonbidatu gisa:
Erabakitako pertsonak, Euskadiko Koordinakundeak onartutako arauen arabera.