Zer gara

[vc_row][vc_column width=»2/3″][vc_column_text]

ZKER ANITZA – IU gizarte eta politika mugimenduak euskal ezker eraldatzailearen baitako politikoki eta juridikoki subiranoa den erakunde bat osatu du, politika-ildo orokorrean eta programan bateratua eta ideologikoki anitza. Erakundean EZKER ANITZAk bere batzarretan eta zuzendaritza organoetan onartu duen politika, bere programa, bere administrazio eta finantza funtzionamendua onartu eta praktikatu eta borondatez afiliatu diren alderdiak, taldeak eta pertsona guztiak daude sartuta.

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=»1/3″][vc_single_image image=»29829″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]EZKER ANITZA – IU Euskadiko ezker eraldatzailearen barruko gizarte eta politika mugimenduak, bere subiranotasun osoa erabiliz, IUrekin federatzea erabaki du Estatu mailan eta, honela, bere erreferentzia politikoa bilakatu da Euskadin. Bere xedea da egungo ekonomia, gizarte eta politika sistema kapitalista sistema sozialista demokratikoa bilakatzea, justizia, askatasuna, berdintasuna eta elkartasunean oinarrituta, eta Estatu federal eta errepublikano bat ezartzea antolakuntza modu gisa.

EZKER ANITZA – IUk era irekian lan egin beharra dauka, ahalik eta biztanle gehien erakartzen saiatzeko, sektore progresistak, gizarte mugimenduak, langileak eta mugimendu alternatiboak bereziki, zehazpen edo mobilizazio ariketez haraindi, baita gauzatze politikoan ere iritzi, proposamen edo proiektuen bidez. Erakundeak helburu politikoak lortzen lagundu behar du, aipatuetara, praktika sozialera eta bere kide direnen gehiengora malguki egokituz.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]