Oinarrizko asanbladak

EZKER ANITZA – IUren oinarrizko erakundea Oinarrizko Asanblada da. Tokiko Asanbladak ez beste guztiak (auzokoak, arlokoak, etab.), oinarrizko Kolegiatu eskudunak onartu beharko ditu.

Oinarrizko Asanbladak EZKER ANITZA – IUren organo subiranoa dira beren eremuan eta funtsezko osagaia dira EZKER ANITZA – IUren antolaketarako. Egoerak hala eskatzen duenean, lurraldeko edo arloko taldeak sor daitezke beren barruan.

Oinarrizko Asanbladen ardura da afiliatuek beren betebeharrak betetzen dituztela ziurtatzea, bai eta beren partaidetza bermatzea EZKER ANITZA – IUko atazetan.

Ondokoak dira Oinarrizko Asanbladaren organoak: Asanbladako Batzarra, Asanbladako Koordinakundea (Batzarrak erabakiko du bere tamaina) eta Asanbladako Koordinatzailea. Oinarrizko kontseilu politikoak ondokoak hautatuko ditu, gutxienez, bere kideen artean: Koordinatzaile bat, Antolaketa Arduradun bat eta Udal Arduradun bat.

Oinarrizko Asanblada bat formalki osatuko da 4 afiliatu dituenean gutxienez, eraketa-akta gauzatzen dutenean eta aipatua Euskadiko Antolaketa Arduradunaren esku uzten dutenean.

Oinarrizko Asanbladak bere arautegi berezia zehatz dezake funtzionamendu egokia bermatzeko. Aipatu arautegia Oinarrizko Asanbladako Koordinakundeak artikulatuko du, asanbladak eskatuta edo bere ekimenez, eta asanbladako batzarrak aipatua aldatu edo berresteko gaitasuna dauka.