EZKER ANITZA-IUK ETA AHAL DUGUK ELKARREKIN PODEMOS-IU KOALIZIOA ERREGISTRATU DUTE

Lander Martínez, Podemos Euskadiren idazkari nagusia, eta Isabel Salud, Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia, buru dituzten alderdiek Elkarrekin Podemos-IU koalizioa erregistratu dute gaur goizean hauteskunde autonomikoetara batera joateko.

Hainbat urtez talde-lan handia egin ondoren, Podemos Euskadirentzat aliantza baliozkotzen da. Martinezen hitzetan, «Pozik gaude eta lanean jarraituko dugu Euskadin ezkerreko espazio komunak antolatzen, eroso eta ideiarik gabeko EAJ baten alternatiba izan gaitezen».

«Badakigu Elkarrekin Podemos-IU dela Euskadin beste gehiengo batzuek posible egin dezakeen lokarria, eta dena gure alde jartzen jarraituko dugu hala izan dadin», gaineratu du alderdi moreko buruak.

Bere partetik, Ezker Anitza-IU Isabel Salud Ezker Anitza-Iuko koordinatzaileak adierazi duenez, «Eusko Legebiltzarrean gure espazio bateratua indartzeko asmoz ekingo diegu hauteskunde hauei, programa bateratu partekatu batetik, euskal politikaren norabidea aldatzeko, politika sozialak, berdintasunekoak eta ingurumenekoak kontuan hartuta».

Isabel Saludek, zehazki, «Kudeaketa publikoa lehenetsiko duen eredu politikoa hankaz gora jartzea» aipatu du, «EAJ-PSE itun pribatuko ereduaren aurrean, zeinak klase pribilegiatuen eta euskal langile klasearen arteko ezberdintasunak areagotzen baititu”.