“Udalean dugun presentziak funtsezkoa izan behar du Sestao herri solidarioago, zerbitzu publiko gehiago eta hobeak eta parte-hartzaileagoa bihurtzeko”
Sestao, 2023 otsailaren 11a
Sestaoko Ezker Anitza-IUren Tokiko Batzarrak Ana Saiz Quintano izendatu du herri horretako alkategai maiatzaren 28an egingo diren hauteskundeetan. Hautagaitza osoa laster aurkeztuko da Ezker Anitza-IU Sestaon, Israel Escalante Bizkaiko koordinatzaileak parte hartuko duen ekitaldi batean.
Ana Saizek” ilusioz eta konpromisoz ekin dio etapa berri honi, gure bizilagunen beharrei erantzuteko, beren itxaropenak betetzeko eta feminismoan, berdintasunean eta aniztasunean aurrera egiteko lanean jarraitzeko”.
Politikari dagokionez, “hauteskundeetara aurkezteko erabiltzen dugun programa Sestaoko herritarrekin sinatutako kontratua da, sestaoarren bizi-baldintzak hobetzeko eta benetako arazoei irtenbidea emateko, inor atzean utzi gabe”, azpimarratu du.
Ezker Anitza IUko hautagaiak adierazi duenez, “maiatzeko hauteskundeei begira ezkerreko hautagaitza bakarra beste alderdi batzuekin biltzeko lanean ari gara. Koalizio horrek Sestaon politika aurrerakoiak garatzea ekarriko du; izan ere, Udalean gure presentzia funtsezkoa izango da Sestao herri solidarioago, bidezkoago, feministago bihurtzeko, izaera sozialeko zerbitzu gehiago eta hobeak izango dituena, parte-hartzaileagoa eta aniztasunarekiko arreta handiagoa izango dueña”.
Ildo horretan, Ana Saizek gaineratu du “gure prestakuntzarako funtsezkoa dela herritarrei ahotsa ematea, guztion artean erabaki dezagun zein herri nahi dugun”.

Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU