Gainera, EAJk eta EH Bilduk babestutako erdibidekoan “erabakitzeko eskubidea” sartu da, eta horrek esan nahi du uko egiten zaiola autodeterminazioak dakarren alde bakarreko bideari
Gasteiz, 2023ko martzoaren 28a
Elkarrekin Podemos IUk akordio bat iragarri du gaur Eusko Legebiltzarrean, estatu mailan Errepublikaren bidea irekitzearen aldekoa. “Lortu dugu EAJk lehenengo aldiz bere egitea eta babestea Elkarrekin Podemos-IUk horren alde egindako proposamen bat”, adierazi du.
Gainera, erdibidekoak barne hartzen ditu Estatuaren plurinazionalitatearen aitorpena eta herrien erabakitzeko eskubidea. Akordio horren bidez, arku parlamentarioko bi indar nazionalistek (EAJ eta EH Bildu) inplizituki uko egiten diote alde bakarreko bideari, lurralde-gatazka ebazteko formula gisa, eta erabakitzeko eskubideak dakarren aldebiko bidearen alde egiten dute; hain zuzen Elkarrekin Podemos-IUk hasiera-hasieratik babesten duen planteamendua.
Sinatutako erdibidekoak adierazten du Espainiako Konstituzioaren beharrezko erreformak funtsezko gai gisa sartu behar duela “Estatuaren forma politikoaren aldaketa, Errepublikaren aukera gaituz”, bai eta “Estatuaren izaera plurinazionala eta, ondorioz, herriek erabakitzeko duten eskubidea aitortzea” ere.

Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU