Ekitaldia Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoan egin da, Juan Luis Merinok (Kongresurako hirugarrena) eta Ines Benitezek (Senaturako Sumar koalizioaren hautagaitzako hirugarrena) parte hartuta
Ines Benitez: «Hauteskunde hauek bizimodu hobeagoei buruz hitz egiten dute, Euskadin Sumar posible egiteko eskubideak lortzeari buruz, ezkerreko eta herritarrengandik hurbilen dagoen benetako indar bakarra da, eta, era berean, Espainian koalizio-gobernua gidatzeko ezinbestekoa»
Donostia, 2023ko ekainaren 25a
Igande honetan aurkeztu dira Gipuzkoako Kongresu eta Senaturako hautagaitzak Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia eta Arantza Gonzalez Gipuzkoako koordinatzailea izan dira Ezker Anitza-IUren ordezkari nagusiak ekitaldian.
Kongresurako hautagaitza honako hauek osatzen dute: Pilar Garrido, Joserra Becerra, Juan Luis Merino, Ezker Anitza-IUko Komunikazio idazkaria eta Gipuzkoako antolakuntza arduraduna, Mariví Eizaguirre, Miren Echeveste eta Juan Luis Iturria. Senatuan, berriz, Jose Carlos Garcia Rodrigok, Lidia Ucherrek eta Ines Benitezek osatzen dute.
Ines Benitezek Gipuzkoako hautagaitzak aurkezteko ekitaldian hitz egin du, eta azpimarratu du «hauteskunde hauek bizimodu hobeagoei buruz hitz egiten dute, eskubideak lortzekoak, eta, horregatik, Yolanda Díaz izango da gure presidentea». Benitezek nabarmendu du, halaber, «Euskadin Sumar da ezkerreko eta herritarrengandik hurbilen dagoen benetako indar bakarra, eta, era berean, ezinbestekoa dela Espainian koalizio-gobernua gidatzeko».

Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU