Ezker Anitza-IUk hizkuntzaren erabilera eta normalizazio linguistikoaren aurrerapenak seinalatzeko egun aproposa delako ospatzen du euskararen eguna. Iñigo Martinezen esanetan, presidentziaren bozeramailea, “Euskararen nazioarteko eguna gaur ospatzeak euskara herrialdearen elementu kultural garrantzitsuenetakoa izatea bihurtzen du” eta, zentzu honetan, “Euskaraz bizi nahi duten elebidunen aukeratze askatasuna eta erabilera bermatzeko lanean jarraitu behar da”.
Ezker Anitza-IUko bozeramaileak euskaltegietan gertatzen ari den matrikulazioen beherakadarengatik kezka adierazi du, administrazioak zentzu honetan laguntza sendotu behar duen seinale. Krisialdia testuinguruan, familia kaltedunentzat euskalduntzea lehentasuna ez izatea gerta daiteke.
Horregatik, euskararen eta bizikidetasunaren aldeko esfortzu amankomuna eskatu die instituzioei, eta euskara garatu eta indartzeko helburuarekin, Euskadin lan egin eta bizi diren herritarren konpromezuaren beharra ere azpimarratu du Martinezek.
(Artxiboko irudia)
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU