Bilbo, 2014ko abenduak 3
Ezker Anitza-IUk, bere Koordinatzailearen hitzetan, euskeraren eguna ospatzen du euskeraren normalizazio prozesuan emandako aurrerapausoak onartuz.
Isabel Saludek “ospakizun honek herrialde baten hizkuntzen garrantzi kulturala mahaigaineratzen duela” eta “ondare gisa babestu behar ditugula” esan du. Hori dela eta, “era askean erabiltzeko aukerak bermatuta egon behar dira, eta zentzu horretan lan egin behar dugu”.
Halaber, Ezker Anitza-IUko Koordinatzaileak kezkatuta dagoela adierazi du, euskaltegien matrikulazio kopurua murriztu baita. Horregatik, administraziotik bultzada bat eman behar da eta, horretarako, “euskaltegien doakotasunerantz eta publikotasunerantz ibili behar gara”.
Bestalde, “alderdi eta gizartearen sektore batzuk egiten duten euskeraren erabilpen alderdikoia” kritikatu du. Saludek kritikatu du “euskeraren defendatzaile bezala azalarazten direnak, ez dutela euskeraren sustapena bilatzen, baizik eta beraien helburuentzako erabiltzen dutela”.
Horren ondorioz, Isabel Saludek instituzioei deialdi hau luzatzen die. Euskeraren aldeko lankidetza eta ahalegin handi bat behar da, bai instituzioen partetik, bai Euskadiko gizartearen partetik. Bakarrik horrela euskeraren garapena lortuko dugu.
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU