Por ello, Ezker Anitza-IU estará presente en la concentración de este sábado para exigir el cese total e inmediato de toda actividad relacionada el fracking, tanto dentro de Euskadi como en otros territorios.
Ezker Anitza-IUk fracking-aren kontrako Bilboko kontzentrazioarekin bat egiten du
Ezker Anitza-IU, beste behin ere, haustura hidraulikoaren kontra agertuko da “Asamblea Fracking No” Merindadeetako eta Burgoseko iparraldeko kolektiboak deitutako kontzentrazioan. Protesta, azaroaren 21ean izango da, eguerdian, Bilboko Bizkaia plazan, SHESAren egoitza parean (Euskadiko Hidrokarburoen Baltzua, Eusko Jaurlaritzako menpeko sozietatea). Organizazio politikoak, Euskadiko, Burgoseko eta Kantabriako beste kolektibo sozialekin batera, gas ez-konbentzionalen esplorazio eta ustiapen planak bertan behera uztea eskatuko du.
Ezker Anitza-IUk gogorarazten du Esko Jaurlaritzak joan den udaran Euskadin fraking-a egiteko baldintzak areagotu egin zituen arren, akuiferoen urrakortasun inguruetan eta lurzoru urbanizaezinetan debekatuz, eta teknika honentzako ingurugiroaren ebaluazio estrategikoak eginez, araudi berria indarrean sartu baino lehen martxan zeuden esplorazio kontratuak martxan jarraitzen dutela. Horrez gain, alderdi ezkertiarrak gogorarazten du handik kilometro batzuetara Ordunteko urtegia dagoela, alegia, Bilboko edateko ur-horniketa iturri nagusienetarikoa.
Horregatik, Ezker Anitza-IUk datorren larunbateko kontzentrazioan parte hartuko du fraking-arekin erlazionatutako jarduera guztiak galdiarazteko, bai Euskadin eta baita beste lurraldeetan ere.
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU