UdalBerrik DBE-ren kudeaketaren hobekuntza eskatzen du

 

Bestalde, koalizioak Enplegu sailburuak DBE-ren inguruan egindako azken baieztapenen ezeztatzea bilatzen du

 

Datorren Ohiko Osoko Bilkuran UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak Udalbatzari eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari diru-sarrerak bermatzeko errenta blindatzeko eska diezaiola haren premian dagoen pertsona edo familia bat ere kanpo ez uzteko.

 

Ekainaren 1ean, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak honako hau esan zuen, hitzez hitz, hedabide baten aurrean: «650 euro kopuru nahikoa da pertsona batek bizitza duin bat eduki dezan». Honako adierazpena, ez da UdalBerriren gustokoa izan eta horregatik udalbatzari baieztapen hori ezeztatzeko eskatuko dio.

 

Amaia Arenal, UdalBerriko zinegotziak, gogoratu duenez 2016. urtean, erosketa-saskiak 220 euroko kostua zuen, batez beste, eta etxebizitza bat alokatzeko batez besteko prezioa, berriz, 871 euro zen. Gauzak horrela, argi dago 650 euro ez dela nahikoa oinarrizko premiak beteta bizitzeko. “Egoera honetan haserregarria da Gobernuko arduradun batek erakutsi duen kontu falta. Honekin, argi gelditzen da euskal oasitik hain urrun dagoen errealitate soziala ez dutela ezagutzen”, adierazi du Arenalek.