Elkarrekin Podemosek Alderdi Popularraren Gobernuak Kataluniako lurralde-arazoarekin egin duen kudeaketa gaitzestu du. Era berean, atzo, urriaren 1ean, indarkeria “neurriz eta legez kanpo” erabili zuela salatu du. Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk eta Equok osatzen duten legebiltzar-taldeak “Euskaditik ekarpen positibo bat egin nahi du, Katalunian jazotako gertakari larriak direla-eta”. Horregatik, aurreko asteetan adierazitakoari jarraikiz, gainerako taldeei eskatzen die bat egin dezatela “euskal gizartearen gehiengoa identifikatzen den testu batekin”, “akordio zabala” lortzeko pentsatuta baitago. Testuak era berean eskatzen du “Alderdi Popularraren Gobernuaren eta Kataluniako Governaren arteko komunikazio eta elkarrizketa politikoko bideak berrezartzeko”, eta azpimarratzen du garrantzitsua dela legezko bideak eta itunduak garatzea “herritarrek gai horiei buruzko erabakiak hartu ahal izateko”.
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU