UdalBerrik sexu-erasoen aurkako APP baten alde egin du

Aplikazio mugikorrak telelaguntzako aukera izango luke, baita zuzeneko konexioa ere udaltzaingoarekin

Bilbon sexu-erasoen aurkako aplikazio mugikor bat garatzeko eskaera egingo du Udalberri-Bilbao en Común taldeak azaroko osoko bilkuran. Emakumeren batek abusu-ahaleginen bat edo erasoren bat jasaten badu, APPk zuzenean udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko balioko lioke. Gainera, prebentzio-tresna bat ere izango luke, hau da, arrisku bereziko gaueko joan-etorrietarako geolokalizadoredun telelaguntzako aukera. Tenerifen, Iruñean eta, berriki, Durangon abiarazi dituzte horren antzeko ekimenak.

Ahal Duguk, Ezker Anitza – IUk eta Equok osatzen duten koalizioko bozeramaile Carmen Muñoz andreak esan duenez, eraso matxisten goraldia oso kezkagarria izaten ari da Bilbon. “Abuztura bitarte, % 30 egin dute gora; beraz, beste urrats bat aurrera egin behar da eta eraso horiek desagerrarazten lagunduko duen edozein neurri mota proposatu behar da”. Datuak adierazgarriak dira: urte honetan soilik, urtarriletik abuztura bitarte sexu-askatasunaren aurkako 47 delitu izan dira, 2016ko aldi berdinean baino 10 gehiago.

 

“Erakundeek gaitzespeneko adierazpenak egitea ez da nahikoa. Ekintzak abiarazi behar dira, eta guk azaroko osoko bilkuran aurkeztuko dugu ekintza bat, azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela baliatuta. Egun horretan, «puntu lila» ipiniko dugu, indarkeria matxisten aurkako bure borrokaren sinbolo den aldetik, baina urrats gehiago egin behar dira eta proposamena urrats horietako bat da. Emakume eta nesken bizitza eta duintasuna dago jokoan», adierazi du Muñozek.