Irabazi Barakaldok hainbat zuzenketa egin dizkio Europako Batzordeko Uraren Zuzentarau Markoari. Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioaren ustez, Estatu Espainolak 2000/60/CE Uraren Markoaren direktiba “behin eta berriz” hausten ari da Arroen Plan Hidrografikoaren bigarren berrikusketari dagokionean.
Irabazi Barakaldoko bozeramailea den Eder Alvarezek, “Estatuak arau-hauste hauei konponbidea emateko ahaleginik eta konponbideak bilatzeko planik” egin ez duela adierazi du. Alvarezek “Ibaizabal eta Zadorrako arroek HCH-Lindanoarekin dituzten kutsadura arazoak” jarri ditu adibidetzat.
Hori dela eta, Irabazik HCH-Lindanoa Europako direktibetan “giza kontsumorako edateko uren esparruan lehentasunezko substantzia arriskutsuetan sartzea” proposatu du Europar Batzordeari egindako zuzenketetan.