Eusko Legebiltzarrean egidako prentsa-agerraldian, Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkide Eukene Arana, Edurne García eta Tinixara Guanchek zera adierazi dute, “joan zen martxoaren 8an euskal emakumeek argi eta ozen hitz egin zuten.
Gure hirietako eta herrietako kaleak bete zitzuten egun historiko batean. Aldarri bihurtu zen egun bat izan zen. Konponbideak errebindikatu, proposatu eta exijitu ziren. Konponbide zehatzak eta eraginkorrak emakumeek emakume direlako jasaten dituzten indarkeria estrukturalak eta desparekotasuna desagerrarazteko”.
Elkarrekin Podemos taldeak ekimen baten erregistroa iragarri du. Ekimenaren arrazoia lanerako esparru bat aurkitzeko premia da. Esparru horretan emakumeen bidezko eskaeren neurrira egongo diren neurri eta politika pulbikoak adostuko dira.
“Espazio horrek euskal emakumeak imitatu behar ditu. Emakume askotarikoak eta pluralak. Baina gai dira elkarrekin hitz egin eta adostasunguneak aurkitzeko. Are gehiago, askatasun-maila handiagoa lortzeko antolatzea ahalbidetuko dieten espazioak aurkitzeko”, adierazi du Tinixara Guanchek.
Gaur erregistratutako ekimenean, koalizioak lau neurri zehatz proposatu ditu:
1. Lanerako gune bateratu bat sortzea, 9 hilabetetan, gune horrek neurri sorta bat adostu dezan.
2. Gobernuak konpromiso argi bat hartzea: neurri horiek bere gobernu-programan txertatzea.
3. Euskadin indarkeria matxisten aurkako Lege bat edukitzea lehentasuntzat hartzea, eta 6 hilabetean aurkez dadila lege hori.
4. Neurri horiek baliabideez hornitzea benetan gauza daitezen.
“Ekintza horiek guztiek gutxieneko oinarri bat izan behar dute: irekita egon behar dute mugimendu feministaren eta emakumeen mugimenduaren partaidetza aktibora”, esanez amaitu du Eukene Aranak.