Elkarrekin Podemosek, bere ofentsiba sozialaren esparruan, gaurko kontroleko Osoko Bilkuran Eusko Jaurlaritzari eskatu dio azken egunetako mobilizazio jendetsu historikoetan ordezkatuta zeuden herritarren eskaerak kontuan izan ditzala. “Lehendakari jauna, gaur hemen kontzentratu diren Productos Tubulares enpresako langileen edo La Navaleko langileen aldarrikapenak entzuterakoan ez duzu zure burua aipatutzat jotzen? Enpresa horientzat irtenbideak bilatzen inplika zaitezela eskatzen dizute”, adierazi du Lander Martínezek. Elkarrekin Podemosek azpimarratu ditu, era berean, gure adinekoei bizimodu duina izateko beharrezko diru-sarrerak bermatuko dituen pentsioen sistema publiko baten defentsan egin diren mobilizazio garrantzitsuak.
Jon Hernández legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio neurri zehatzak har ditzala kaleko aldarriari erantzuteko, gure pentsioen sistema publikoak jasandako erasoei aurre egin eta pentsioen sistema publiko duin bihur dadin bermatzeko. Elkarrekin Podemosek uste du Eusko Jaurlaritza eta instituzioak ez dietela erantzuten emakumeek soilik emakume izateagatik jasaten duten desparekotasun-egoeraren eta indarkeria estrukturalaren ondoriozko aldarrikapenei.
“Lehendakari jauna, zure gobernua ez dago ikusten ari garen eta martxoaren 8ko mobilizazioekin bizi izan genuen garai berriaren mailan. Ez duzue entzuten. Bakarrik zaudete”, adierazi du Eukene Arana legebiltzarkideak. Bestetik, Elkarrekin Podemosek Gobernuari gogora ekarri dio Legebiltzarrak eskatu ziola indarkeria matxistetatik bizirik atera diren emakumeentzako prestazio ekonomikoen prozesuak berrikusteko eta 2015ean horri dagokionez eskatutako azterlana aurkezteko.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten indarkeria matxistaren biktimei dagokienez Lanbidek aurrera daramatzan jardunak azaldu ondoren, Tinixara Guanche legebiltzarkideak honako galdera gau egin du, ozenki: “baina mesedez, ez zarete gauza haratago begiratzeko, eta indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeak egoera larri nabarian daudela konturatu eta egoera horri heltzeko?”