Elkarrekin Podemosek garraio publikoa eta Bilboko auzo guztietako eskuragarritasuna bermatu behar dela adierazi du. Iñigo Martinez Ezker Anitza-IUko Legebiltzarkidearen esanetan, “azpiegitura hau garatu ez den auzoetako bizilakunek ezin dute atzerapen eta beteko ez duten agintza gehiago onartu».
Elkarrekin Podemosek adierazi du Moyua-Rekalde tartea dela «hegoaldeko auzoen irisgarritasun arazoei erantzuten dien konponbide bakarra, aukera berdinak merezi baitituzte». Elkarrekin Podemosek azpimarratu du beharrezkoa dela 2018an Moyua-Errekalde tartearen proiektua eraikitzea, Urkulluren gobernuak berak erabakita behin eta berriz atzeratutakoa.
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU