Ezkerraldea berreskuratu eta indarberritzeko Legebiltzarreko batzordea dela-eta, Irabazik hainbat galdera egin dizkio gobernu-taldeari, Barakaldon zein neurri hartuko diren argitu ditzan. Legebiltzarrak maiatzaren bukaeran ezarri zuen hiru hilabeteko epea lehendabiziko ekintzak finkatzeko.
Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak jakin nahi du zer, non eta norekin finkatuko diren aurreneko neurriak. Bozeramaileak, Eder Alvarezek, gogorarazi du batzordean Elkarrekin Podemosek Batzarrean 50 ekarpen baino gehiago egin zituela eta aho batez onartu egin zela. Barakaldoren arazo nagusiak dira, Irabaziren ustez, emakumezkoen (%17) eta 45 urte baino gehiagokoen langabezia (50% baino gehiago) eta kontratuen behin-behinekotasuna (% 90).
“Gure ustez, neurriak adostu egin behar dira talde eta eragile guztiekin Legebiltzarreko batasuna mantentzeko”, adierazi du Alvarezek. “Barakaldok baditu Inguralde eta Usoa Lantegia bezalako erreminta eraginkorrak lan-hobiak aztertzeko”, gaineratu du.