Ezker Anitza-IUk gaitzetsi egin du Gasteizen emakume bati egindako eraso matxista


no mas violencia contra mujeres

Ezker Anitza-IUk Lakuan, Gasteizen, gertatutako eraso matxista gaitzesten du berriro ere.

Ester Palacio Garcíak, Ezker Anitza-IUko emakumeen arloko idazkaria, adierazi duenez, «genero-indarkeriak ez du adinen berri»; izan ere, ustezko erasotzaileak 85 urte ditu, atzo bikotekide ohia sastakatu eta eskuetan eta besaurrean zauriak eragin zizkionak, labankadak uxatzen saiatzean.
Gainera, koalizio aurrerakoiak espero du agintariek legeak gizon horrengan duen pisua jaistea; izan ere, dagoeneko atxilotu dute, eta hilketa saiakera bat leporatu diezaiokete.
Ezker Anitza-IUk gertaera horiek gaitzetsi ditu eta terrorismo matxista Estatu mailako kontua dela gogorarazi du. Palacio Garcíak adierazi duenez, «Ezin da emakumeenganako eraso bakar bat ere onartu, beraz, emakumeen aurkako eraso eta hilketa gehiago gaitzetsi behar ez den Estatu bat aldarrikatzen dugu», eta «indarkeria gehiago sortzen duen patriarkatuarekin amaitzea beharrezkoa dela” gogorarazi du.


Era berean, ezkerreko alderdiak galdera bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioaren bitartez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailari, emakume baten aurkako ekintza kriminal horren aurrean Eusko Jaurlaritzak zer egingo duen jakiteko.


Azkenik, Ezker Anitza-IUko emakumeen arloko idazkariak dei egin die herritarrei egiten diren elkarretaratzeekin bat egin dezaten eta horrelako erasoekiko «zero tolerantzia» izan dezaten.