Donostia, 2121eko urtarrilaren 14a
Gipuzkoako Batzar Nagusiek foru arau dekretu bat onartu dute gaur goizean, Bidegik
kudeatzen dituen errepideetako bidesariak % 3,5 igotzeko.
Elkarrekin Gipuzkoak horren aurka bozkatu du, «Foru dekretu bat erabiltzeko premia larririk ez
dagoelako, eta bidesarien % 3,5 igotzea justifikatuta ez dagoelako».
Arantza Gonzalez batzarkideak Gipuzkoako ganberan deitoratu duenez,
«Foru gobernuak abenduaren amaierara arte itxaron du AP1 eta AP8 autobideetako
bidesariak % 3,5 igotzeko inolako aldaketarik onartzen ez duen foru dekretu edo arau bat
onartzeko, horrela batzarkide taldeek, oposiziokoek behintzat, egindako beste proposamen
batzuk saihestuz». Gonzalezek azaldu duenez, «Igoera hori ez da beste egoera batzuetan gertatzen, hala nola
KPIa negatiboa izan dela, edo herritarren gehiengo zabalaren soldatak ez direla % 3,5
igoko». Era berean, igoera nabarmen hori justifikatzeko orduan gardentasunik ez dagoela
salatu du; izan ere, «Dekretuak jasotzen dituen neurrien bilketa-eraginari buruzko memoria
ekonomikoak Bidegiren.

Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU