Bilbo, 2021eko Urtarrilaren 19a

Elkarrekin Bilbao, Podemosek, Ezker Anitza-IUk eta Equo Berdeakek osatutako udal-taldeak proposamen bat aurkeztu du Bilboko Udalaren hurrengo osoko bilkurarako, egoitzen inguruan espazio mugatuak eta seguruak aldi baterako prestatzeko, egoiliarrek espazio ireki batera irten ahal izan daitezen, betiere agintari eskudunek gomendatutako osasun-neurriei eutsiz.
Zentzu horretan, Xabier Jimenez, Ezker Anitza-IUko kidea eta koalizioko zinegotziak gogorarazi duenez, «Adinekoentzako egoitzetan bizi diren pertsonak pandemia honetan pairatzen ari diren ondoriorik bortitzenak, eta burbuilak konfinatzeko eta mantentzeko neurriak bereziki murriztaileak izaten ari dira kolektibo ahul honekin”. Bilboren kasuan, gainera, «Ibilaldi terapeutikoen esparruan astean zehar orduren batean irten daitezkeen pertsonak alde batera utzita, beste pertsona askok ia ezin dira atera egoitza batzuek dituzten patioetara edo lorategi txikietara. Beste batzuek, ordea, batez ere hirigunean, ez dute espazio ireki propiorik »
Horregatik, udal-taldeak proposamen hau aurkeztu du, «Pandemiaren hasieratik kalera edo gertuko parkera irten ezinik egon ziren eta, lehen alarma-egoera amaitu eta hilabete batzuetara ere, egin ezin duten gure adinekoen ongizateari erantzuteko espazio publikoak jar daitezen». Espazio irekietara irteteko ezintasun horrek, askotan gure adinekoen gogo-aldartean eta egoera psikologikoan eragin larria baitu. »
Hortaz, «Euskadiko beste udalerri batzuek egin duten bezala egoitzetatik hurbil dagoen espazio bat aldi baterako mugatu nahi da, adinekoek arriskurik gabe paseatzeko aukera izan dezaten, horretarako autonomoak badira, edo zentroko langileekin eta/edo baimendutako bisitekin egongo balira.»
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU