Vitoria- Gasteiz, 2121eko otsailaren 16a
Ostegun honetako osoko bilkuran, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utziko du Elkarrekin Podemos IUren lege proposamena. Iñigo Martinez Zatón legebiltzarkidearen hitzetan, “gobernuak lege tramitazioaren kontrako irizpidea aurkeztu du argudio lausoekin”. Izan ere, iaz Gobernuak EP-IUrekin adostu zuen erreforma tramitatzea pasaden legealdian. «Lege erreformaren bidez egitea oso estatikoa izango litzatekeela argudiatu digute oraingo honetan», azaldu du Zatonek. Hala ere, legealdi berriarekin eta gehiengo absolutuarekin, «nahiago dute dekretu bidez egin, negoziazio parlamentariorik gabe eta eztabaidarik gabe», adierazi du Iñigo Martinezek
Jokoaren ondorio kaltegarriak arautzeko helburuarekin koalizioak pasaden arazoaren 18an erregistratu zuen legaren aldaketa, eta, besteak beste, neurri nagusien artean honako hauek daude: ikastetxeetatik eta gazteen zentroetatik 500 metroko distantzia minimoa ezartzea, joko-establezimenduen kopurua mugatzea, irekiera eta itxiera orduak mugatzea 12:00etatik 01:00era, sarbide-kontrola nahitaez ezartzea eta jokorako lokal guztietan jokalariak identifikatu beharra. Horretaz gain, zerga arloari eragiten dion neurri bat ere proposatzen da, %10eko errekargua jokoaren gaineko zergan.
Miren Gorrotxategi, koalizioren Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu duenez, aldaketa horrek Euskadik duen berezitasunari aurre egiteko lagungarria izan daiteke. EAEan on line jokoaren presentzia handia da, eta kirol apustuen hiru taldeen esku dago, azken urteetan euren presentzia biderkatu dutenak, gainera. Horregatik, “arautzea premiazkoa da. Lege berria, zalantzarik gabe, osasun publikoen ondorioei aurre egiteko lehen urratsa izango litzateke, baina gobernuak nahiago izan du aukera galtzea”

Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU