Elkarrekin Podemos IUk Euskadin adingabeei egindako sexu-abusuak ikertzeko batzorde bat sortzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

 

Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a

Elkarrekin Podemos IUk legez besteko proposamen bat erregistratu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzak Euskadin elizako hainbat ordezkariek adingabeei egindako salaketak eta abusuak ikertu eta ikertzeko ikerketa-batzorde independente bat sortzeko eskariarekin. Eerrealitate oso larria da abusurena, eta elizako estamentuek urteak daramatzate ezkutatzen.

Joan den ekainaren 4tik aurrera, 8/2021 Lege Organikoak luzatu egin zuen adingabeei egindako delitu larrienen preskripzio-epeen zenbaketa, hamazortzi izatetik hogeita hamabost izatera igaro baita. Horregatik, ikerketa-batzorde independentetik haratago, Elkarrekin Podemos IUk Eusko Jaurlaritzari erreparaziorako politika publikoak planifikatu eta gauzatzeko eskatu die.

Hainbat ikerketak eta Kriminologiaren Euskal Institutuak berak onartu dutenez, elizan izandako abusuak sistematikoak izan dira, euskal elizan ere bai. 2019an, Bilboko apezpikutzak onartu zuen elizaren barruan hiru abusu izan zirela 1950 eta 1990 urteen artean. Hala ere, aitorpen hori abusatzaileak hildakoan iritsi zen, eta ez du modu integralean erreparatzen. Harrezkero, salaketak ugaritu egin dira Getxon, Bilbon, Gasteizen, Gernikan edo Donostian.

Diputatuen Kongresuak adingabeei egindako sexu-abusuen delituetarako preskripzio-epeak kentzea ere proposatu du koalizioak, eta Eusko Legebiltzarrari eskatu dio sexu-abusuen lantaldea berraktibatzeko.