Eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz egituratzailea izatea eskatu du Elkarrekin Podemos IUk, publifikazio bidean

 

Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a

Hala azaldu du koalizioak euskal hezkuntza-sistemari buruzko akordioaren oinarriak zehaztuko dituen txostenaren gako nagusiak ezagutu eta minutu gutxira.

Gainera, proposatu den egutegiaren aurka bozkatu du koalizioak: “Horrelako itun batean,  lasaitasunez landu behar delako gai bakoitza. Ezin da hain estua izan”, azaldu du. Koalizioak gutxienez lau aste proposatzen zituen eztabaida garaiz egiteko, eta gaia “10 egunetan ez ebazteko” , Martinez Zatonek esan duen bezala.

Koalizioak datozen egunetan aztertuko du dokumentua eta dagozkion ekarpenak egingo ditu. «Ziur gaude hezkuntza-ituna beharrezkoa dela, eta horretan jarriko ditugu gure indar guztiak, baina benetako konpromisoa eskatzen dugu eskola publikoarekin», baieztatu dute. Lehen begiratu batean, koalizioak ikusi ahal izan du dokumentuak berdindu egiten dituela hezkuntza publikoa eta pribatua, eta” horrek asko kezkatzen gaitu” esan du Miren Gorrotxategik.

Elkarrekin Podemos IUk hezkuntza-ituna eta legea publizitaterantz bideratzea eta “diskriminazioa eragiten duen” egungo sistema duala atzean uzteko balio izatea aldarrikatu du.

“Gure apustua eskola publikoaren eta sare publiko integral baten garapen progresiboaren aldekoa da”. Horregatik, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz egituratzailea izatea aldarrikatu dute. Zirriborro honetan faltan sumatzen ditugu politika argiak, mekanismoak eta zehaztapenak behar dira. Eskola publikoaren aldeko apustua ezin da izan asmoen edo orokortasun batzuen adierazpen soila, baizik eta hori gauzatzeko mekanismo espezifikoak izan behar ditu».