Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k lore eskaintza egin dute gaur Gasteizen martxoaren 3an izandako gertakari tragikoetan poliziak hildako langileen omenez
Vitoria-Gasteiz 2022ko martxoaren 3a
Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k justizia eta erreparazioa aldarrikatu dute berriro, langile klasearen eskubideak defendatzeagatik poliziak hildako bost langileentzat. Bi alderdiek lore-eskaintza egin dute gaur, zorigaiztoko gertakari horien 46. urteurrenean.
Ekitaldian, Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak adierazi du garrantzitsua dela memoria bizirik mantentzea, baina, era berean, funtsezkoa dela behingoz erantzukizun politikoak eta penalak argitzea. Frankismoak langile-klaseari buruz egindako krimenek ezin dute zigorrik gabe jarraitu.
Ildo horretan, Isabel Salud sindikatuak jakinarazi du Rodolfo Martín Villa garai hartako Sindikatu Harremanetarako ministroaren agerraldia eskatu dutela Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean, martxoaren 3ko sarraskian izandako parte-hartzeari buruzko azalpenak eman ditzan. “Krimen haien erantzuleei izena jartzeak egia ezagutzen lagunduko du, eta egun hartan polizia San Frantzisko elizan langileen batzar baketsu bat indarrez desegitera bortizki sartu zenean gertatu zena estatu-krimen bat izan zela aitortzen”, adierazi du Ezler Anitza-IUko koordinatzaile nagusiak.
Isabel Saluden ustez, garrantzitsua da “urteurren hori aprobetxatzea pausoak ematen jarraitzeko, duela urte asko epaitu eta zigortu behar zituzten krimen batzuen zigorgabetasunarekin amaitzeko”.

Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU