Elkarrekin Podemos-IUk Googlekin sinatutako hitzar-mena leporatu dio Hezkuntza Sailari

 Iñigo Martinez Zatón eta Isa Gonzalezek  Eusko Jaurlaritzari zuzendutako
galdera sorta bat erregistratu dute Hezkuntza Sailaren eta Google Cloud Emea
Limited enpresaren arteko akordioari buruz. Hitzarmenak Google Workspace
for Education zerbitzuaren erabilera ezartzen du ikastetxe publiko eta
itunduetan

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 25a
Elkarrekin Podemos-IUk galdetu du “nola justifikatzen duen Eusko Jaurlaritzak
Google multinazionalarekin akordio batera iritsi izana bere software itxiarekin
ikastetxeak hornitu ditzan”.

Koalizioaren arabera, Jaurlaritzak ez du errespetatu Euskal Hezkuntza
Eraldatzeko Oinarrien Akordioaren Jarduera Planaren 16. puntuan jasotakoa.
Artikulu horren xedea da ikasleen eskubide digitalak eta pribatutasuna
errespetatzea, eta hezkuntza sisteman erabil daitezela ikuskatu daitezkeen eta
berrerabilgarriak, askeak eta gardenak diren baliabide teknologikoak. Baina
akordio horrek eragotzi egiten du bitarteko horiek lau edota zortzi urtez
ezartzea.

Bada beste gai bat ere Elkarrekin Podemos-IUri kezka eragiten diona;
horrexegatik galdetzen dio Eusko Jaurlaritzari ea “zer irabazi lortuko lituzkeen
Google-ek datu pertsonalen tratamenduarekin eta ikastetxeetan softwarea
erabiltzearen ondorioz lortutako informazioarekin”.