Ezker Anitza-IUk gogor gaitzetsi du gaur Bilbon izandako hilketa matxista, eta heriotza gehiago saihesteko ahalegin guztiak egitea eskatu du

Ezker Anitzako zuzendaritzak indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko lanean jarraitzeko deia egin die erakundeei, administrazioei eta gizarte osoari

 

Bilbao, 2022ko abenduaren 22a

Ezker Anitza-IUk gaur Bilboko San Frantzisko auzoan izandako hilketa matxista gaitzetsi nahi du. Ustez, bikotekideak hil du biktima, taberna barruan. Ezker Anitza-IUko zuzendaritzak babes osoa helarazi die biktimaren senide eta lagunei.

Ezkerreko alderdiak salatu du “beste behin ere emakume bat erail dutela gure gizartean oso errotuta dauden harreman patriarkalen ondorioz. Ezin dugu heriotza gehiago jasan”.

Ezker Anitza-IUko zuzendaritzak eskatzen du erakundeek, administrazioek eta gizarte osoak ahalegin guztiak egin ditzatela genero-indarkeriak eragindako heriotza gehiago saihesteko. Ildo horretan, nabarmendu du “guztion betebeharra dela indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzea”.

Alderdi honentzat “oso kezkagarria” da abenduan estatu osoan izandako hilketa matxisten gorakada, Bilbon eraildako emakumea 9 biktima izango bailitzateke.

Azkenik, Ezker Anitza-IUk bat egiten du Bilboko Udalak deitutako Mugimendu Feministaren gaitzespen-mobilizazioekin, eta dei egiten diegu” herritarrei horietan parte har dezaten eta emakume guztiok askatasunean eta berdintasunean bizi ahal izan gaitezen exiji dezaten”.