Koalizioak neurri sorta bat proposatzen du Osasun zerbitzu publikoaren narriadura fisiko orokorrari aurre egiteko, herritarrek zein profesionalen plantillek salatu izan dutena
Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 13a.
Hauek dira Elkarrekin Podemos-IUk gaur planteatu dituen lau jarduera-ildoak, Euskal Osasun Zerbitzuak pairatzen duen narriadura orokorrari aurre egiteko. Izan ere, herritarrek eta Osakidetzako langileek behin eta berriz salatzen dute.
Beharrezkoa da arlo publikoan eta pribatuan jardun profesionalaren bateraezintasunaren “meloi hori irekitzea”, euskal herritarrek osasun-arreta onena jasotzeko duten eskubidea defendatzeko, osasun publikoaren bidez dituzten baliabide ekonomikoek baldintzatu gabe.
Jon Hernandez legebiltzarkideak gaur erregistratu duen Legez Besteko Proposamenean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak beti erantzuten die herritarren kexei, itxaron-zerrendei eta plantillen protestei, aitzakia bera erabilita: “medikuak falta dira”. Benetako arazo bat izanik, “osasun publikoaren narriaduraren kausa bakarra ez da, ezta gauetik goizera iritsi den egoera bat ere. Arazo hori hainbat faktorek eta azken hamarkadetan egindako politikek eragin dute”, azpimarratu du Hernandezek.
Horregatik, mediku faltari aurre egiteko, Elkarrekin Podemos-IUk proposatu du, ekimen honen barruan, “lan-baldintzen hobekuntzarekin lotutako egiturazko beste neurri batzuk hartzea, euskal osasun publikoan lan erakargarria izan dadin fakultatiboentzat, batez ere arazo gehien duten espezialitateetan”.
Era berean, Osakidetzaren eremuan talentu profesionalaren iraupena bermatzeko” eskatzen du, “Osasun pribatuak osasun publikorako profesionalak deskapitaliza ez ditzan neurriak ezarriz, eta osasun-arretaren ekitatea eta unibertsaltasuna bermatzen dituen Osasunaren esklusibotasun profesionala indartuz: Osasun publikoa”.