Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiaren gastu soziosanitarioaren %100 ordaintzea eskatu du Elkarrekin Podemos-IUk

José Damián García-Moreno: “Adostutako hitzarmen berriak Aldundiak duen gastuaren laurdena estaliko du”

Esku-hartze txostenak 17,4 milioi euroko gastua aurreikusten du 2022an, eta Eusko Jaurlaritzak 4,4 milioi euro bideratuko ditu 2022an eta 4,6 milioi, 2023an

 

Gasteiz, 2023ko urtarrilak 18, asteazkena

Elkarrekin Podemos-IUk Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena berresteko foru arauaren proiektuaren aurka bozkatu du gaur. Batzarkide taldearen ustez, akordio hori negatiboa da Arabarentzat, lurralde honek Eusko Jaurlaritzak egindako ekarpena baino lau aldiz handiagoa egingo baitu.

Hitzarmen horren arabera, Eusko Jaurlaritzak finantzatu beharko luke Arabako Foru Aldundiak egiten duen gastu soziosanitarioa. Hala ere, ez da horrela izango. “Adostutako hitzarmen berriak aldundiak egiten duen gastuaren laurdena estaliko du”, salatu du Elkarrekin Podemos-IUko ahaldun José Damián García-Morenok.

Eusko Jaurlaritzak 4,4 milioi euro baino ez ditu finantzatuko 2022ko ekitaldian, eta 4,6 milioi, 2023an; izan ere, foru-kontuhartzailetzaren txostenean, txosten ekonomikoan eta aurrekontu-eraginekoan adierazten den bezala, 17,4 milioi euroko gastua aurreikusten da 2022an Arabako Foru Aldundiarentzat. Elkarrekin Podemos-IUk uste du EAJk berriro ere adarra jo diela arabarrei, PSEren baimenarekin.

Horren aurrean, gaur Arabako Batzar Nagusietan egindako osoko bilkuran, Elkarrekin Podemos-IUk hitzarmenaren aurka bozkatu du, EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta Bilduren eta PPren abstentzioarekin.

Podemosen eta Ezker Anitza-IUren arteko koalizioak Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiak egiten duen gastu soziosanitarioaren % 100 finantzatzea eskatu du, lurraldeko gizarte zerbitzuen ahalmen ekonomikoa hobetzeko.