Ezker Anitza-IUk «bizkortasuna» eskatu dio Gizarte Segurantzako Ministerioari amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa arautzen duen dekretua onartzeko

Jon Hernandezek dekretua Hauteskunde Orokorrak baino lehen onartzea eskatu du, eta horrek «beste biktima batzuentzat ezarritako kalte-ordainen antzeko kopuruak bermatzea, Ministerioak orain arte planteatutakoak guztiz eskasak baitira, biktimen elkarteek eta CCOO eta UGT sindikatuek salatu duten bezala»

 

Bilbo, 2023ko uztailaren 14a. Jon Hernández Ezker Anitza-IUko legebiltzarkide eta zuzendaritzako kideak Jose Luis Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa arautuko duen dekretuaren onarpena azkartzeko, eta dekretuak «beste biktima batzuentzat ezarritako kalte-ordainen antzeko kopuruak bermatzeko, Ministerioak orain arte planteatutakoak ez baitira nahikoak, biktimen elkarteek eta CCOO eta UGT sindikatuek salatu duten bezala».

Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa Eusko Legebiltzarraren ekimenez onartu zen Espainiako Kongresuan, baina oraindik ez da onartu amiantoaren biktimen baldintzak arautu behar dituen dekretua. Ezker Anitza-IUrentzat funtsezkoa da dekretu hori hauteskunde orokorrak baino lehen onartzea.

Jon Hernandezen iritziz, «denbora gehiegi behar da, Escrivá ministroa eta PSOE ez daudelako kalte-ordainetarako proposatutako kopuruak handitzeko prest, biktimen elkarteek eta sindikatuek eskatu bezala». Hori dela eta, Ezker Anitza-IUk salatu duenez, «ministroaren jarrerak mugetara eramaten du hauteskundeen aurretik dekretua onartuta uzteko aukera, eta horrek atsekabe handia sortzen du, ziur aski, biktimen artean, urteak daramatzatelako borrokan, funtsa errealitate izan dadin».

Hernandezek nabarmendu du garrantzitsua dela kalte-ordain horiek «zergetatik salbuetsita egotea, beste kalte-ordain batzuekin gertatzen den bezala, eta dekretuak salbuespen hori bermatu behar du».

Azkenik, Jon Hernandezek gogorarazi du Euskadiren kasuan, horrelako kalte-ordainen salbuespenak ezartzeko eskumenak baititu, Eusko Legebiltzarrak Elkarrekin Podemos-IUren ekimen bat onartu zuela, aldundiek salbuespen hori aplika dezaten.