Ezker Anitza-IUren komunikatua Palestinaren egoeraren aurrean

Eskala handiko eraso berri bat justifikatzen duten adierazpenen aurrean, egunero okupazioari, apartheid-ari eta erbesteari aurre egiten dien herri palestinarrarekiko elkartasuna berresten dugu

Ezkerreko alderdiak dei egiten du Gazaren aurkako eraso sionista eta lurralde okupatuen askapena gaitzesteko elkarretaratze eta ekitaldietan parte hartzera

 

Bilbo, 2023ko urriaren 9a. Israelgo agintariek 1973az geroztik lehen aldiz gerra-egoera deklaratu dutenez, okupaziopean dauden herriek eskura dituzten baliabide guztien bidez erresistentziarako duten eskubidea gogorarazi nahi dugu, duela 75 urtetik herri palestinarrari gertatzen zaion bezala.

Israelen okupazioak lurrez, itsasoz eta airez blokeatu du Gaza 2007. urtetik, eta horrek larrialdi humanitarioko egoera eragin du. Gaza lurralde txikia da, 2,4 milioi pertsona biltzen dira bertan, eta NBEk dagoeneko «bizigaitzat» jo du, bizitzarako oinarrizko baliabideak eskuratzeko ezintasunagatik.

Gaur, Palestinako lurralde osoan okupazioaren indarkeria areagotzea eta Israelgo agintariek hirugarren herrialdeekin dituzten harremanak normalizatzeko saiakerak ezaugarri dituen esparru batean, Gazarekin muga egiten duten israeldarren aurkako erasoa hasi da.

Israelgo armadak aire-eraso gehiago jarri ditu abian Gazan, eta nazioarteko zuzenbidearen eta NBEren ebazpenen beste urraketa bat dira.

Ezker Anitza-IUren ustez, Palestinaren eta Israelen arteko gatazkari irtenbide bakarra da nazioarteak bermatzea Israelek bete egingo dituela sistematikoki urratzen dituen lurralde okupatuei buruzko ebazpenak, Palestinak estatu burujabe eta independentea izateko duen eskubidea bermatzea eta gatazka armatuaren amaiera bermatuko duen bake-prozesua berehala abian jartzea.

Horregatik, eskala handiko eraso berri bat justifikatzen duten adierazpenen aurrean, gure elkartasuna berresten dugu egunero okupazioari, apartheid-ari eta erbesteari eusten dieten palestinarrekiko.

Mobilizazioei babesa

Ezker Anitza-IUk BDZ (Israeli Boikot, Desinbertzioak eta Zigorrak) plataformak urriaren 10ean (asteartea) eta 11n (asteazkena) EAEko hiru hiriburuetan deitutako elkarretaratzeak babesten ditu, eta herritarrei dei egiten die ekitaldi horiekin bat egitera: bihar, urriak 10, 20: 00etan Bilboko Areatzan, eta 19: 30ean Donostiako Boulevardean eta asteazkenean, hilak 11, 19: 00etan Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazan, Gazaren aurkako eraso sionistaren aurka eta lurralde okupatuak askatzearen alde.