Palestinako bandera bat eramateagatik norbait zigortzea justifikatuta ote dagoen galdetu dio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari

Koalizioak zalantzan jarri du Ertzaintzak igandean Ipuruan SD Eibarreko ikusle baten aurka hartutako erabakia

 

Gasteiz, 2023ko urriaren 17a. Elkarrekin Podemos-IUk hainbat galdera erregistratu ditu Eusko Jaurlaritzari zuzenduta, idatziz erantzun dezan, Palestinako Estatuko bandera bat erakusteagatik Eibarko SDko zale bat zigortzeko proposamenari buruz.

Jarduera horrek polemika handia sortu du, Europaren zati batean zalantzan jartzen ari baita Israelek Hamasen erasoari emandako erantzuna kritikatzeko eskubidea edo Palestinako herriari eta estatuari ikurra eramanez babesa emateko eskubide soila.

Egoera horren aurrean, koalizioko legebiltzarkide Iñigo Martinezek jakin nahi du “nola baloratzen duen Segurtasun Sailak egoera hori?”

Justifikatuta al dago Palestinako Estatuaren bandera bat erakusteagatik Ertzaintzak zehapen-espedientea irekitzea eta zehapen-proposamena egitea?”.

“Pentsatzen al du Segurtasun Sailak espedientearen tramitazioarekin aurrera jarraitzea eta zale horri zehapena ezartzea?”, galtetzen dio Sailari.