“Hezkuntza Publikoan inbertitzea justizia sozialean inbertitzea da, aukera-berdintasunean. Beti guztiona dena hobetzeko borrokan ari direnekin”

 

Elkarrekin Podemos-IUk gaur Euskal Hezkuntzan deitutako greba babestu du, “langileen lan-baldintzak hobetzea zerbitzu publikoak indartzea” dela azpimarratuz

Urteak muga-mugan daramatzaten langileak gaztetzea eta indartzea, pairatzen duten behin-behinekotasuna murriztea, elkarrizketarako esertzea… Eskaera horiek guztiak, gutxienez, zentzuzkoak dira, eta lehendakariak entzun egin beharko lituzke

 

Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.  Elkarrekin Podemos-IUk mezu argia helarazi nahi izan die gaur Euskadin Hezkuntza Publikoari lotutako zerbitzuak ematen dituzten eta gaur grebara deituta dauden langileei. “Beti izango gara guztiona dena hobetzeko borrokan ari direnekin”.

Koalizioak berriro ere azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak jarraitzen duen hezkuntza-politikak “pribatizatu eta prekarizatu” egiten duela, eta urtea amaitu baino lehen onartuko den hezkuntza-legeak “eskola publikoa apurka-apurka uzten ari dela” ziurtatuko duela.

Hezkuntza Publikoan inbertitzea justizia sozialean inbertitzea da, aukera-berdintasunean, orainaldian eta etorkizunean. Lan-egonkortasun handiagoa gure haurrek jasotzen duten hezkuntzaren kalitate handiagoa da.

Horregatik, Iñigo Urkulluk sindikatuei egindako kritiken aurrean, Elkarrekin Podemos-IUk defendatu du “langileen lan-baldintzak hobetzea zerbitzu publikoak indartzea dela. Bai hezkuntzan, bai sektore publiko osoan”.

“Urteak muga-mugan daramatzaten plantillak berrantolatzea eta indartzea, pairatzen duten behin-behinekotasuna murriztea, haiekin hitz egitera esertzea… Eskaera horiek guztiak arrazoizkoak dira, gutxienez, eta lehendakariak entzun egin beharko lituzke. Lehendakariak hauteskundeetan hainbeste pentsatzeari utzi beharko lioke, eta herritarren beharretan gehiago pentsatu”.