Ezkerreko alderdiak uste du EAJren eta PSEren lege-proiektua segregatzailea dela eta ez duela eskola publikoa Euskadiko hezkuntza-sistemaren ardatzean kokatzen
Donostia, 2023 urriaren 27a. Ezker Anitza-IUko zuzendaritzako ordezkariek babesa emango diote igandean kalean Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformari, «Euskal Eskola Publikoaren Alde, Hezkuntza Lege Honi Ez!.
Mobilizazioan parte hartuta, Ezker Anitza-IUk eskola publikoari babesa adierazi nahi dio beste behin, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi dio bere garaian lortu zuten hezkuntza-itunaren adostasunera itzul dadila, «hezkuntza lege segregatzaile bat onartzen tematu beharrean, eskola publikoa Euskadiko hezkuntza-sistemaren erdigunean jartzen ez duena eta merezi bezala defendatzen ez duena».
Ezker Anitza-IUren ustez, Eusko Jaurlaritzak egindako lege-proiektuak «oso pribatizatuta dagoen eta Euskadiren kohesio soziala arriskuan jarriko duen hezkuntza-sistema» finkatzen du. Elkarrekin Podemos Izquierda Unidak proiektua itzultzea eskatu du, «ez duelako eskola publikoa merezi bezala defendatzen, eta horrela erakutsiko dugu igandean, gu bezala hezkuntza doakoa, kalitatezkoa, berdintasunezkoa, kritikoa eta euskalduna defendatzen duten talde, familia eta herritarrekin batera».
Azkenik, Ezker Anitza IUk igande honetan Donostian eskola publikoaren alde eta eredu publiko-pribatua betikotzen duen lege-proiektuaren aurka mobilizatzeko deia egin die familiei eta herritarrei.
Ezker Anitza IU Ezker Anitza IU