“Sexu-hezkuntza integrala eskaintzea baldintza izan behar da ikastetxe bat itundu ahal izateko”
Gasteiz, 2023ko azaroaren 20a. Elkarrekin Podemos-IUk ekimen bat aurkeztu du gaur goizean genero indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko, Hezkuntzatik hasi eta haur hezkuntzatik unibertsitate aroraino zabaltzea proposatzen duten ekintzekin.
Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Koalizioak ohartarazi du euskal erakundeak ezin direla mugatu kanpaina puntualak eta programa zehatzak abian jartzera, baizik eta neurri ausartak hartu behar dituztela arlo horretan.
“Guk uste dugu azaroaren 25a, edo atzo, Haurtzaroan sexu-abusuak prebenitzeko eguna zela, edo, are gehiago, gaur, Haurren Eskubideen Eguna dela, indarkeria matxista salatzeko egunak direla, desberdintasuna, boterea eta, oro har, emakumeen aurka egiten dena. Politika benetan eraldatzaileak ez dira kanpainekin bakarrik egiten, egunero egin behar dira. Horregatik, errealitate hori egunero eta oinarritik, hezkuntzatik, eraldatzen saiatzeko ekimen bat dakargu gaur”, adierazu du Isa Gonzalez legebiltzarkideak.
“Bertan, hezkuntza-sisteman eta curriculumaren diseinuan sexu-hezkuntza integrala, nahitaezkoa, sartzea eskatzen dugu, adin bakoitzari egokitutako eduki eta metodologiekin, prestakuntza espezializatua duten langileek eman dezaten, ikastetxe guztietan, hezkuntza-maila eta -etapa guztietan, eta dimentsio guztietan: curriculumean, antolaketan eta ez formalean”.
“Prestakuntza horrek hezkidetzaren dimentsioak, genero-ikuspegia, ikuspegi feminista, intersekzionala eta sexualitate-aniztasuna barne hartzea proposatzen dugu, eskubideen ikuspegitik eta hezkuntza-komunitate osoa barne hartuta (ikasleak, irakasleak, ikastetxeetako langileak eta familiak)”.
Elkarrekin Podemos-IUren proposamenak foru- eta toki-administrazioei lan horrekin bat egiteko gonbita egiten die, beren hezkuntza-eskumenen esparruan, eta sexu-hezkuntza indartzea eskatzen du, benetan integrala izan dadin: “Hau da, ikasleei sexu-bizitzarako laguntza eta orientazioa ematea, beren gorputza, elkarrekiko errespetua, genero-berdintasuna eta aniztasuna aitortuz. Inolako estereotipo eta fobiarik gabeko pertsona-eredu bat eraikitzen laguntzea: generokoak, arrazistak, arrazoi estetikoengatik edo baldintza ekonomikoengatik”.
Ildo horretan, Elkarrekin taldeko legebiltzarkideak azpimarratu du bere ekimenak Eusko Legebiltzarrari dei egiten diola “Eusko Jaurlaritzak ziurta dezan ikastetxe itunduen edo publikoen sare osoan behar bezala ezartzen dela sexu-hezkuntza integrala, eta hitzarmenari eusteko baldintza izango dela sexu-hezkuntza integrala eraginkorra eta bermatua dela dioen ebaluazioa eta jarraipena betetzea”.
“Horrela bakarrik, eta borroka honetan inplikatutako gizarte-eragileen eskutik proposatzen ditugun errezetetan aurrera eginez, indarkeria matxista desagerraraztea lortuko dugu. Aurten, indarkeria matxistak bi bizitza eraman ditu aurretik, bata Orion, bestea Gasteizen, eta indarkeria matxistagatik 4979 salaketa jartzera eraman gaitu urtarriletik irailera, 2022an baino % 6,2 gehiago. EAEko 5616 emakumek Ertzaintzaren nolabaiteko babesa jasotzen dute, eta horietako batzuk etengabe eskoltarekin egotera ere behartuta daude. Aski da!», adierazi du, amaitzeko, Elkarrekin Podemos-IUk pauso hau aurrera ematen duela esanez, horrelako ekimen batek “elkarbizitza errespetuan eta berdintasunean sinetsiko duelakoan, eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak lortzen lagunduko duelakoan”.