Batzarkide taldearen esanetan, Eusko Jaurlaritzak txosten bat argitaratu zuen, balorazioak «banan-banan» baztertzeko, eta ondoren hura ezabatu zuen, antza denez datuak babesteko legeak ez zuelako betetzen
» Txosten honen edukiaren eta formen larritasuna salatu nahi dugu; izan ere, Arabako Foru Aldundiaren alegazioak ere ez ditu onartzen. Arazoak zertan den pentsatzera eta adi egotera behartzen gaitu, hauteskundeen aurretik onartu nahi duten behin betiko erantzuna izango dela ematen baitu»
Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 23a.
Elkarrekin Arabak Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien LPSari aurkeztutako alegazioei emandako erantzunen larritasuna salatu du, eta bere jarrera berraztertzeko eskatu dio prentsaurrekoan. Adierazi dutenez, txosten hori nahi gabe argitaratu zen, eta banan-banan erantzuten die gizarte zibilaren eta talde politikoen balorazioei, eta gehienak baztertzen ditu «gure lurraldean proiektu eolikoek dituzten eragin negatiboak» alde batera utzita.
Batzarkide taldeak txosten «iragankor» bat eman du ezagutzera, Eusko Jaurlaritzak akats baten ondorioz argitaratu zuena. Txosten horrek banan-banan erantzuten zien talde ekologistek, sozialek, norbanakoek, udal erakundeek eta Elkarrekin Arabak aurkeztutako balorazioei, baina ezabatu egin zuten, ustezko datuen babes faltagatik.
Dokumentu horrek atzera bota nahi zituen gizarte zibilak aurkeztutako 4.000 alegazioetatik gehienak, eta Elkarrekin Arabak, Araba mailan Energia Berriztagarrien Lurralde Proiektu Sektorialari alegazioak aurkeztu zizkion talde politiko bakarrak, aurkeztutako 16 alegazioak. Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioaren ustez, alegazio horiek agerian uzten zuten proiektuaren gaitzespen sozial eta politiko zabala. Gainera, «enpresentzat oso malgua eta onuragarria» dela adierazi dute.
Ingurumen-inpaktuen ebaluazioan ardura falta dela eta enpresen interesak lurraldeko biodibertsitatearen gaineko lehenespen onartezina dela uste dute. Arabako Foru Aldundiko talde teknikoak aurkeztutako alegazioei «mespretxua» aspimarratzen dute batez ere.