«Estatuko lege baten bidez gazteen eskubideak zabaltzea ez da bateraezina euskal lege bat izatearekin»

Ezker Anitza-IUk EAJri eskatu dio Sira Rego ministroak iragarri duen gazteriaren lege berriarekin izan daitezkeen balizko eskumen-talketan ezkutatzeari uzteko eta lan gehiago egiteko Europar Batasuneko emantzipazio berantiarreko tasarik altuenetako bat pairatzen duten euskal gazteen eskubideak bermatzeko

 

Bilbo, 2024ko urtarrilaren 25a. Ezker Anitza-IUk uste du berri ona dela  Sira Rigo ministroak gazteriari buruzko lege bat garatzeko egindako iragarpena, estatu mailan lehena, gazteen eskubideak bermatzeko eta gazteek bizitza publikoan eta eragiten dieten erabakietan parte har dezaten sustatzeko.

Ezkerreko alderdia harrituta agertu da EAJk «eskumenen inbasioa» kritikatu duelako, «legea nola garatuko den eta behin betiko edukia zein izango den jakin aurretik». Era berean, gogorarazi du Ezker Anitza-IUk Eusko Jaurlaritzaren Gazteriaren Legea babestu duela, eta lege horri «hainbat ekarpen» egiten dizkiola, «besteak beste, gazteen emantzipaziorako sare bat sortzea, eta urtebete geroago Eusko Jaurlaritzak ez duela martxan jartzeko pausorik eman».

«Gure helburua gazteen eskubideak bultzatzea da, Euskadin dagoeneko konprometitu gara horrekin, eta orain Gobernu aurrerakoiarekin aukera bat dago aurrera egiten jarraitzeko eta Estatu osoko gazteek etekina atera ahal izateko gazteriaren lege bat izateko» adierazi du Ezker Anitza-IUk.

Zentzu horretan, ezkerreko alderdiak adierazi duenez, «eskubide ekonomikoak eta estaldura sozialak, parte-hartze politikoa, ongizate eta osasun mentala eta belaunaldien arteko justizia eta etorkizuneko belaunaldien eskubideak zabaltzea, Gazteriaren Estatuko lege berriaren ardatzak planteatzen duten bezala, ez da bateraezina Ezker Anitza-IUk lan egin duen euskal lege bat izatearekin».

Azkenik, ezkerreko alderdiak uste du «EAJ gutxiago kezkatu behar dela gertatu ez diren eskumen-esku-sartze posibleengatik, eta modu koordinatuagoan lan egin behar duela Europar Batasuneko emantzipazio-tasa berantiar altuenetako bat pairatzen duten euskal gazteen eskubideak eta etorkizuna bermatzeko».